Zinema alternatiboko otsaileko filmak zehaztuta
La pequeña Venecia filmak irekiko du gaur Herri Antzokiko zinema alternatiboaren otsaileko programazioa. Gaur zortzi La isla de los olvidados filma emango dute; hilaren 20an Una vida mejor; eta hilaren 27an El profesor. Film guztiak 20:30ean dira, eta formatu digitalean emango dituzte.