Lau dirulaguntza emango ditu Beasaingo Udalak gizarte mailan laguntzen dutenentzat
Beasaingo Udalak lau mota ezberdinetako bekak eta dirulaguntzak aurkeztu ditu herriko kooperante eta gizarte mailan laguntza eskaintzen dutenentzako. Lau proiektu mota ezberdin garatzeko daude zuzenduta laguntzak: garatzeko bidean dauden herrialdeekin lankideta proiektuak, Beasaingo gazte laguntzaileentzat bekak, garatze bidean dauden edo zoritxarren bat jasan duten herrialdeetatik datozen haurren denboraldirako harrera programak eta ekintza gizatiarrentzako larrialdietarako laguntzak.
Beka eta dirulaguntza hauen berri Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman zen urtarrilaren 24ean eta 30 euneko epea dago lau eskaintzak jasotzeko bakoitzak dituen proiektuak aurkezteko.
Hona hemen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertu ziren oinarri guztiak ikusgai:
OINARRIAK BEKAK OINARRIAK HARRERA PROGRAMAK OINARRIAK LARRIALDIAK OINARRIAK PROIEKTUAK