Film emanaldia eta tertulia antolatu ditu Zaldibiako emakume elkarteak biharko
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Zaldibiako Indarra Dole Kallpa elkarteak, film emanaldia eta tertulia antolatu ditu biharko. Goizane zentroan elkartuko dira, 18:00etan. Aurrena, Virginia Amilibia psikologo eta entrenatzaile pertsonalak, autoestimuaren inguruan hitz egingo du. Segidan, Eta orain nora goaz? filma eskainiko dute.













