Estanda Ordiziak irabazi egin dio Tecuni Bilbori
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 3-2 hartu du mendean asteburuan Bilboko Tecuni taldea, denboraldi honetan jokatutako partidarik osoenean. Hasiera-hasieratik puntuak lortzera atera ziren kantxara, aurkariei oso goian presioa eginez. Lehen zatia 1-0 bukatu zen, Ainara Balerdiren gol bati esker. Estanda Ordiziaren beste bi golak Amaia Septienek eta Itziar Lopez atezainak sartu zituzten.












