Beasaingo modak Igartza bete du
Bareak merkatari elkarteak antolatutako moda pasarela egin dute Beasaingo Igartza jauregian. Udaberriko eta udako produktuen erakuslehio izateko xedea izan du pasarelak. Modelo gehienak beasaindarrak izan dira, hamabost gazte eta sei haur; lau modelo profesionalek parte hartu dute. Igartza jauregia bete dute ikusleek, eta modeloak aurrean gizonezkoei egin die oihu gehien ikuslegoak.