Martxoan Bertsoa egitasmoa itxi dute gaur, Santa Barbara jatetxean, Urretxun egin duten bertso bazkariarekin. Antolatzaileen arabera 40 lagun inguru bildu dira bazkarira. Ordu biak aldera elkartu dira Santa Barbaran eta lau t'erdiak pasatxo Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezola bertsotan hasi dira.