Pili Zabala eta Maixabel Lasa, biktimen saminaz hizketan
'Biktimen (sa)mina, bizi berri baten sormina?' solasaldia izango da gaur, Lazkaon, Joxi Zabala zenaren arreba Pili Zabalaren eta Juan Mari Jauregi zenaren emazte Maixabel Lasaren eskutik. Hitzaldia Gerriko kultur elkartean izango da, 18:30ean, eta zuzenean ikusi ahal izango da goierri.hitza.eus webgunean, Berria Telebistaren bidez.
‘Biktimen (sa)mina, bizi berri baten sormina?’ solasaldia izango da gaur, Lazkaon, Joxi Zabala zenaren arreba Pili Zabalaren eta Juan Mari Jauregi zenaren emazte Maixabel Lasaren eskutik. Hitzaldia Gerriko kultur elkartean izango da, 18:30ean, eta zuzenean ikusi ahal izango da goierri.hitza.eus webgunean, Berria Telebistaren bidez.
Joxi Zabala GALek hil zuen. Juan Mari Jauregi, ETAk. Lehenengoaren arreba eta bigarrenaren alarguna Lazkaon izango dira gaur Berriketan izeneko solasaldietan. Euskal Herriko bakegintza prozesuaz eta gatazkaz antolatutako hitzaldi zikloa da Berriketan, Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak antolatua, eta Zabala eta Lasarekin amaituko da gaur.
Otsailean, martxoan eta apirilean zehar banatuta, bost saio izan dira, eta
Karlos Ioldi ETAko preso ohia da eta Harrera elkarte asistentzialaren lehendakariordea, Lokarriko kide Aitziber Blanco, Donostiako gotzain emeritu Jose Maria Setien,
Pako Aristi idazle eta kazetaria eta Independentistak sareko Garbiñe Bueno eta Esti Mujika aritu dira aurreko hitzaldietan.