Pako Aristi: «Nafarroaren konkistarekin batera eten zen euskararen garapena»

Independentziaren eta bakegintzaren inguruan Lazkaon antolatu duten hitzaldi zikloa azken txanpan sartu da. Dagoeneko lau hitzaldi egin dituzte; Karlos Ioldi (Harrera elkartea), Itziar Blanco (Lokarri), Jose Maria Setien (Obispo emeritua) eta Pako Aristi (idazlea) izan dira Gerriko txokoan. Azken honek, Independentziaren paperak bere azken liburua oinarri hartuta hitz egin zuen. Besteak beste, Euskal Herriaren zatiketa politikoa eta euskararen garapenaren etetea, Nafarroako konkistarekin batera hasi zirela azaldu zuen.

Independentziaren eta bakegintzaren inguruan Lazkaon antolatu duten hitzaldi zikloa azken txanpan sartu da. Dagoeneko lau hitzaldi egin dituzte; Karlos Ioldi (Harrera elkartea), Itziar Blanco (Lokarri), Jose Maria Setien (Obispo emeritua) eta Pako Aristi (idazlea) izan dira Gerriko txokoan. Azken honek, Independentziaren paperak bere azken liburua oinarri hartuta hitz egin zuen. Besteak beste, Euskal Herriaren zatiketa politikoa eta euskararen garapenaren etetea, Nafarroako konkistarekin batera hasi zirela azaldu zuen. Independentziaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egin zuen, besteak beste. Bihar jarraituko du Euskal Herria bizi da hitzaldi zikloak. Independentistak sareko Garbiñe Bueno eta Esti Mujika izango dira hizlari, 18:30etik aurrera. Bihar zortzi, hilaren 24an, Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, eta Maixabel Lasak, Juan Mari Jauregi zenaren alargunak hitz egingo dute biktimen saminaren inguruan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa