Beasaingo areto futbol txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan
Beasaingo areto futbol txapelketa bere azken txanpan sartu da dagoeneko. Aurreneko eta bigarren faseko ligaxkak jokatuta, lau talde sailkatu dira azken kanporaketak jokatzeko: Zintzharri, Astrazurri, Barandiaran Zanbo eta Nelson Kikara. Larunbatean eta igandean jokatuko dituzte finalerdietako partidak; finala berriz, Loinatz jaietan jokatuko dute, maiatzaren 13an.
Txapelketan parte hartu duten hamabi taldeetatik zortzi pasa ziren bigarren fasera. Launakako bi taldetan banatuta, beste ligaxka bat jokatu dute. A taldean, Zintzharri izan da lider, 7 punturekin; Nelson Kikarak berriz, 6 bildu ditu. Biak sailkatu dira finalerdietarako. B taldean berriz, seina puntu lortu dituzte Astrazurrik eta Barandiaran Zanbok. Horrenbestez, honela gelditu dira finalerdietako kanporaketak:
- Zintzharri – Barandiaran Zanbo (apirilak 27 • 14:10 • Kiroldegian)
- Astrazurri – Nelson Kikara (apirilak 28 • 11:30 • La Sallen)












