Turismo eta merkataritzarako finantziaziorako laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak
Gaur goiezean Goitur eta Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak Igartza jauregian eman duten prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzak merkataritza eta turismoari ginantzieroki laguntzeko programa zertan datzan azaldu dute. Kapital zirkulatzaileko finantzaketa premiei aurre egiteko, epe laburrera zorra berritzeko eta epe laburrerako zorra epe ertain zein luzera modatzezan datza programa hau eta enpresa txiki eta ertainentzat, banako enpresario eta profesional autonomoei zuzenduta dago. Laguntza hau jasotzeko gutxienez 30.000 euroko inbertsioa eginda eduki beharra dago.
Laguntza hauek”finantziaziorako direla” azpimarratu dute, eta “ez direla inbertsio berrietarako”. Luzapen hauen onure inguruko galderak dituztenek Goiturrera joateko deia egin dute. Laguntza honez gain, bankuekin ere hitz egiten ari direla azaldu dute gaurko prentsaurrekoan, “zer motatako hitzarmen lotu daiteken ikusteko”.