Herri kirol jaialdiak antolatzeko hitzarmena sinatu dute Beasainen
Gaur eguerdian sinatu dituzte Beasaingo Antzizar kiroldegian herri kirol jaialdien eta lankidetzen hitzarmenak Koldo Agirre alkateak, Iñaki Azurmendi aizkolariak, Jose Inazio Saizar Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko lehendakariak eta Arrano Beltza Herri Kirol Taldeko Iñaki Mujikak. Bertan, geroz eta gertuago dauden Beasaingo festetako herri-kirol frogez gain, urte osoan egingo diren ekintzak lotu dituzte gaur sinatutako hitzarmenean. Modu honetan lan egiten dirautela “urte batzuk” badirela “eta nahiko ondo moldatzen” direla azaldu du Saizarrek.
Beasaingo festetan, beste urteetan bezala, bi herri kirol emanaldi egingo dituzte, festetako bi igandeetan: Maiatzaren 12an eguerdiko 13:00etan egingo da lehena Gernika pasealekuko pilotalekuan eta maiatzaren 19an arratsaldeko 19:00etan leku berean.