Beasaindar bat Guggenheim museotik bota dute, biluztu eta 'Internazionala' abesteagatik
Ertzaintzak 38 urteko beasaindar bat atxilotu zuen atzo. Eguerdiko ordubiak aldera, Bilboko Guggenheim museoan zegoen gizonezko bat gerritik behera biluztu eta Internazionala abesten hasi zen, Richard Serraren eskulturak zeuden aretoan, bere bi lagunek ‘ekintza’ hura bideoz grabatzen zuten bitartean.
Naiz.info atariak jakinarazi duenez, zinpeko zaindariek Ertzaintzari deitu eta agenteak bertaratu orduko identifikatu zuten beasaindarra. Aske utzi eta museotik alde egiteko agindu zioten, baina espediente administratiboa zabalduko diote, desordena publikoa eragiteagatik.