Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio
Ormaiztegiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema ezartzeari uko egin dio. Atzo jakinarazi zuen erabakia, bando bidez. Testuan gizarte zatiketa aipatzen du arrazoi bezala eta edukiontzi bidezko sistema probatzeko asmoa azaltzen du. Baldintza bezala, gutxienez %73 birziklatzea jarri du. Bihar 19:00etan bilera egingo da kultur etxean eta bertan herritarrei hartutako erabakiaren berri zehatzagoa emango zaie.