https://vimeo.com/60340873 Urretxuko Irimo industrialdearekin zer egin erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan du udalak. Ekimena Europan12 lehiaketara aurkeztu zuten, eta aukeratua izan zen; horri esker, Europa osoko hainbat arkitekto gaztek gune horretarako proiektuak diseinatuko dituzte. Proiektu horiek egiterako garaian, parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak kontuan hartu beharko dituzte. Proiektua "irekia eta elkarrizketan oinarritua" izatea nahi du udalak. Parte-hartze prozesu horretan ateratako zenbait ideia biltzen dituen bideoa kaleratu dute.
Jende mordoa ibili da gaur ere Beasainen, festetako lehen txanpari amaiera ematen. Umeen sokadantza Loinazko San Martin plazan, artisau postuak Kale Nagusian eta inguruetan, ganadua Bideluze plazan eta bertsolariak oholtza gainean. Eta guztien gainean zeru urdin-urdina.
Urgadiel elkarteak, orain gutxi, kanpaina bat egin du Urretxuko zein Zumarragako postontzietara mezu argi bat gutun bidez bidalita: «Zure gaixotasuna zurea baino ez da». Angel Rico elkartearen lehendakaria da, eta zintzoki kanpainak ez duela emaitzarik lortu esan du, «beharbada azkarregi da, baina pertsona batek ere ez digu deitu».