Preso ohi baten eta Herriraren hitzaldia, gaur Zaldibian
Zaldibiako Herrira elkarteak, euskal presoen aldeko Plazara ekimena girotzeko, hitzaldia antolatu du, gaurko. Begoña Uzkundu preso ohia eta Nagore Gartzia Herrirako kidea ariko dira solasean. Uzkudun Granadako espetxean preso egon zenean Oskarbi Jauregi zaldibiarrarekin batera egon zen. Preso eta iheslari politikoen egoeraz eta eskubide urraketez jardungo dute, besteak beste. Hitzaldia gaur, asteartea, 19:00etan Karreane kultur etxean.
Goierri osoan bezala, Zaldibian ere larunbatean ospatuko du Herrirak Plazara ekimena. Egitarau hauxe prestatu dute Zaldibian, maiatzaren 18rako:
- 10:30. Txistularien deia.
- 11:00. Ibilaldia, Zubitatik, txalapartarekin.
- 12:00. Pilota partida herrikoia.
- Ekitaldia.
- 14:00. Bazkaria, elkarteek ipinitakoa. Sagardoa ziritik. (Txartelak salgai, ostegunera bitarte, Beti-Gazte, Illati eta Joxepane tabernetan).
- Ondoren. Jubilatuen ikuskizuna.
- Ibon magoa eta Takolo pailazoa.
- Aulki jokoa, Gazte Asanbladak eta Ernaik antolatuta.
- Dantzaldia. ‘Herrira’ kantuaren koreografia dantzatzea (entseguak astelehen, asteazkenean eta ostiralean, 19:00etan, aerobikeko gelan).