Mundumob ekimena egingo dute Goierriko hainbat herritan
Mundumoba iraunkortasunaren aldarrikapena egiteko Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Eman hartu nahi duzun mundua lema zabaltzeko asmoz herri askotan kantu koreografiatu bat egingo da, eta Goierrin ere herri batzuetan egingo dute.
Goierrin sei herritan behintzat Mundumoba egitekoak dira maiatzaren 31n edo ekainaren 1ean: Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Seguran. Herri bakoitzean desberdin antolatu dute Mundumoba egiteko eguna. Batzuk dantza egin eta aldarria irakurriko dute, beste batzuk bereizketa jolasak egingo dituzte, hamaiketakoak ere egingo dira zenbait herritan, bigarren eskuko azokak ere egingo dira herri batzuetan… Eta, ordurako denek dantza ongi jakiteko, entseguak egiten ari dira aurrez.
Herri bakoitzean entseguak noiz eta non egingo diren jakiteko, Gipuzkoa Zero Zaborren orrialdean aurki daiteke informazioa (http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekimenak/mundu-mob/deialdiak-3/) .
Entsegu egun eta orduez gain, Mundumoba egingo den egunean zer herri bakoitzean zer eta noiz egingo den aren inguruko informazioa ere ikusgai dago. Dantza nola den ikusi eta jaisteko aukera eta albisteak ere badaude web orriade horretan.