Aisialdiko jardueren egitaraua atzo hasi zuten Itsasondon, Guraso Elkarteak antolatuta. Herriko haurrek (2-11 urte bitartekoak) bertan izango dituzte udalekuak aurten ere, uztailaren 19ra arte. 36 haurrek eman dute izena, eta hiru begirale ariko dira haiekin lanean. Gaztelekukoek ere egitarau berezia izango dute uztailean. 17 nerabek eman dute izena. Herrian ezezik, kanpora ere irtengo dira, txangoetan: etzi eta uztailaren 12an Olaberriko kartingera, edota hilaren 10ean Sobrongo abentura parkera joango dira. Pintxo lehiaketa, afaria eta film emanaldia ere egingo dituzte.

Haur ludotekako haurrak, lehengo astean. Apirilaren 10ean zabaldu zuten zerbitzua, lehenbiziko aldiz, eta aurreko astean bukatu zuten./Hitza