Aralarren barrena ibilaldi gidatua izango da igandean
Gipuzkoako Parketxe Sareak igandean egingo du udarako prestatu dituen ibilaldi gidatuetan lehenengoa. Lizarrustitik Lareora joan-etorria izango da, 10:00etan parketxetik abiatuta. Hiru ordu ingurukoa da. Botak, hamaiketakoa eta ura eraman behar ditu norberak. Prezioa 2,50 euro da.
Hurrena, beste bi ibilaldi gidatu eskainiko ditu Parketxeak. Abuztuaren 4an Lizarrusti-Uidui-Jentilarri-Lizarrusti bira egin ahalko da (5 ordu ingurukoa, egun osoan), urriaren 6an Lizarrusti-Igaratza-Lizarrusti (egun osoan).
Ibilaldietan parte hartzeko, aurrez erreserba egin behar da (943 18 03 55; barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).