Beasainen udako egitarau berezia aurkeztu dute
Bigarren urtez, Beasaingo Udalak Abuztuan irekita kanpaina jarriko du martxan. Kanpaina honen barruan, uztail eta abuztuan egin ahal izango diren ekintzak azaldu dituzte prentsaurreko baten bidez. Horien artean daude, esaterako, bihar arratsaldeko 19:00etan Igartzan emango duten Las dos D taldearen kontzertua, eta bihar baita ere, 23:00etan Loinazko San Martin plazan One way talde legazpiarrak emango duen kontzertua. Horrez gain, Ehunmiliak proba, zine emanaldiak, ogia egiten ikasteko tailerra, trikitilariek alaitutako piknika Igartzan eta beste hainbat ekintza.
Horrez gain, Abuztuan irekita foiletoko txarteltxoak moztutadeskontu bereziak lortu daitezke: Igartzako bisita gidatua bi eurotan egiteko aukera dago eta Antzizar kiroldegian bainu lasaigarri bat hartzea helduentzat zazpi eurotan eta haurrentzat lau eurotan egin ahal izango dira abuztuan. Foileto hauek tabernetan, polikiroldegian, udaletxean eta udaletxeko web orrialdean lortu daitezteke. Kanpoko igerilekuan, gainera, liburuez eta aldizkariez gozatzeko aukera egongo da Asier Borregok dinamizatuko duen txoko berrian.