Sendabelarrak bilduko dituzte Zaldibian, haurrek eta larriek elkarrekin
Beti-Gazte jubilatu elkarteak sendabelarrak ezagutzeko saioa egingo du, adinekoentzat eta haurrentzat. Ekainaren 5ean hitzaldia izan zen, eta astelehenean, uztailak 8, belarrak biltzera irtengo dira, herri ingurura. Gero ukenduak eta infusioak egiteko prozesua azalduko dute, Zubi-Buru elkartean. Astelehenean 16:30ean irtengo dira, Beti-Gaztetik.