Goierri beheko eskola-umeen pilota txapelketa bukatu da
Goierri beheko hamar herriren arteko eskola-umeen pilota lehiaketa ostiralean bukatu zen, Lazkaon. Txapelak Lazkao-2, Idiazabal-3 eta Zaldibia-1 taldeek jantzi dituzte, lehiaketaren 7. edizioan.
Gazteenek jokatu zuten aurrena, 2004an jaiotakoek. Zaldibia-1eko Etxeberria-Moralesek 2 eta 0 menderatu zituzten Zegama-1eko Barandiaran-Telleria. Ondoren, 2003koenean, Idiazabal-3ko Agirre-Mintegi-Urrestarazu hirukoak 2-0 irabazi zion Idiazabal-1 herkideen Arribas-Garmendia-Gelbentzuri. Azkenik, emaitza bera (2-0) geratu zen 2002koetan, Lazkao-2ren (Arnaz, Garmendia, Larrañaga) eta Ordizia-1en (Azkarate, Etxeberria, Sanchez) artean.
Hamar herritako 101 haur aritu dira, Lapkek antolatuta.