Merkatariekin eta ostalariekin bilera egin dute sakelako telefonorako aplikazioaz informazioa emateko
Legazpiko Udalak sakelako telefonorako Legazipiri buruzko aplikazioa prest eduki nahi du irailerako. Eskuartean duen egitasmoa berria azaltzeko, Legazpiko Udaleko Merkataritza Batzordeak deituta bilera bana egin dute gaur arratsaldean udaletxean her...
Legazpiko Udalak sakelako telefonorako Legazipiri buruzko aplikazioa prest eduki nahi du irailerako. Eskuartean duen egitasmoa berria azaltzeko, Legazpiko Udaleko Merkataritza Batzordeak deituta bilera bana egin dute gaur arratsaldean udaletxean herriko merkatariekin eta ostalariekin. Aplikazio berezia sortu nahi du sakelako telefonoaren bidez, Legazpiko kultura agenda, informazio turistikoa eta denden zein ostalaritzako saltokien gaineko informazioa eskuratzeko. Proiektu horretarako merkatarien eta ostalarien ekarpena beharrezkoa da udalaren ustez.