Arazo ugari izaten ari dira Gasherbrum I-era zihoazen espediziokoak
Zailtasun ugari ari dira izaten Gasherbrum I mendira irtendako espedizioekoak beharako bidean. Pedro Garcia ordiziarra eta Arkaitz Mendia lazkaotarra dira espedizio horretako kide, nahiz eta bi goierritarrak tontorrera igo gabe geratu ziren oinarrizko kanpalekuan. Espedizioa osatzen duten hamaika kidetatik bostek ekin zioten joan zen asteazkenean igoerari; gainontzekoak behean geratu behar izan zuen urdaileko arazoengatik.
Kideetako batzuk tontorretik 100 metrora beherako bidea hartu behar izan zuten eguraldiak hala behartuta; beste hiruk tontorra zapaltzea lortu zuten. Hain zuzen ere, Alfredo Garcia eta David Lopezek gailurra zapaldu gabe itzultzeko erabaki hartu zuten. Beherakoan, ordea, banandu eta noraezean ibili dira. Alfredo Garciak atzo arratsaldean lortu zuen hirugarren kanpalekura iristea (7.200m) gaua aire librean pasa eta satelite bidezko telefonoz koordenadak jaso ondoren. David Lopez, berriz, lehen kanpalekuraino jaitsi zen bidean ikusmena galduta. Biak laguntza jaso behar izan dute.
Abel Alonso, Alvaro Paredes eta Xevi Gomezek lortu zuten igandean tontorra zapaltzea. Bigarren kanpalekura jaitsi arte ez zutela deituko esan zuten eta oraindik ez dute beraien berririk jaso. Ez dago garbi zein den une hauetan mendizaleen egoera, hala ere badirudi baten batek ikusmen arazoak dituela eta edemaren bat duenik ere bada.
Beste kide batzuk, Pedro Garcia eta Patxi Goñi, kasu, kideek bila igo dira. Garcia, bigarren kanpalekuraino igo da.