«Banda batean ehun irizpide badaude, zuzendariaren lana irizpide horiek guztiak bateratzea da»
Luis Orduña (Barañain, Nafarroa, 1980) Zumarragako Musika Bandaren zuzendari berria da. Lander Zurdok 25 urtean banda zuzendu eta gero, nafarrak lekukoa hartu berri dio. Tuba-jotzailea da Orduña, baina orain hiru urte eszedentzia hartu zuen Gasteizko Musika Bandan, eta zuzendari prestakuntzari ekin zion. Egun, Zumarragako Bandaz gain Sakanako (Nafarroa) Haize-Berriak banda eta Tolosako Santa Maria Kapera zuzentzen ditu.