Kukai-Tanttaka taldeak dantza ekarriko du Antioko baselizara
Hastera doa Antioko 30. Musikaldia. Urtero bezala, iraileko larunbatetan aniztasuna izango da nagusi Antioko baselizan musika estilo eta tresnei dagokienez. Zikloak aurretik inoiz dantzaririk hartu badu ere, ez da izan ohikoena. Hori dela eta, aurtengo zikloaren berritasunik nabarmenena da Kukai-Tanttaka taldeak eta Juan Mari Beltran hirukoteak eskainiko duten OTEhITZAri Biraka dantza eta musika ikuskizuna.