Euskara ikastaroak antolatu ditu Legorretako Udalak
Legorretako Udalak euskara ikastaroak antolatu ditu. Talde «homogeneoak» sortuz gero, herrian bertan emango lirateke. Eskolen %80ra joaten denari matrikularen %75 ordainduko dio udalak, gehienez 400 euro. Euskara herritik kanpo ikasten ari denak ere jaso dezake diru laguntza. Etorkinentzat Aisa kurtsoa ere antolatu du. 60 ordukoa da, eta 30 egunean burutuko da. Bi sailetan izena irailaren 16rako eman behar da, udaletxean.