Manchesterrera bidaia prestatzen ari da Emaneurre taldea
Realak Manchesterren jokatuko duen partida ikustera joateko bidaia antolatzen ari da Ordiziako Emaneurre taldea. Bidaiaren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo dute astelehenean, 19:30ean, Ordiziako Barrena jauregian. Bilera irekia izango dela jakinarazi dute, eta Emaneurreko bazkideez gain, gainerko ordiziarrek, goierritarrek eta realzale guztiek izango dute joateko aukera. Bidaian aireporturako garraioa, txartel hegaldia eta sarrera ziurtatua sartzen dira.