KL kuadrillak irabazi du Urretxuko karroza lehiaketa 'Uztailak 7' karrozarekin
Jendetsua eta kolorez betea izan da aurten ere Urretxuko euskal jaietako karrozen desfilea. Guztira hamalau kuadrillek parte hartu zuten, herriko dantzariek eta musikariek lagunduta. Karrozen artean, umorez eta kritika sozialez betetako lanak ikusi ahal izan ziren. Epaimahaiaren saria jaso zuena, ordea, KL kuadrilla izan zen, San Ferminen inguruan egindako karrozari esker. Sari banaketan ere, Zuhaitzaren Soinua kolektiboko txalapartariek eta herriko beste zenbait musikarik parte hartu zuten. Urtetan epaimahaiko kide izan zen Pedro Narbaiza ere gogoan izan zuten antolatzaileek.