Urmaiz abesbatzaren 'Baserria' zarzuela arrakastatsua
Larunbatean Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak Jesus Guridi gasteiztarraren Baserria zarzuela antzeztu zuen, arrakasta handiz. Ekimenean 80 bat lagunek parte hartu dute eta kiroldegian 435 ikusle elkartu ziren. Abesbatzako kideak “oso gustura” daude lortutako emaitzarekin eta euren helburua ikuskizuna Goierriko beste herri batzuetan eskaintzea da. Horra hor Angel Elortzak ateratako argazki bikainak.