Ataun Aiatik Urkillagarako errepidea berritzen hasi dira
Gipuzkoako Foru Aldundia Ataun Aiako errepidea (Gi-3151) konpontzen hasi zen, atzo. 1,8 kilometro luzeko bize-zatia berrituko dute, neguko euriteen ondorioz bereziki kaltetutako hainbat gune konpontzeko. Bide-zorua asfaltatuko dute, bestetik. Aigualde Txiki baserriaren paretik (1,000 kilometro puntua) Urkillaga mendatearen gailurrera (2,800 kilometro puntua) egingo dituzte obrak. Hala, atzodanik urriaren 7ra zati hori itxita egongo da, egunez, 08:00etatik 19:00etara bitartean. Ordutegi horretatik kanpora errepidea zabalik egongo da, baita asteburuetan ere.