Beasaingo boluntarioen XII. astea egingo dute datorren astean
Beasaingo 24 elkartek parte hartuko dute datorren astean ospatuko duten XII. Boluntario Astean. Datorren astelehenetik larunbatera iraungo du asteak eta larunbatean Boluntario eguna egingo dute, Gernika Pasealekuak elkarte ezberdinen postuak jarriz. Aste osoan zehar, elkarte ezberdinek antolatutako ekintzak egongo dira gozagai eta larunbaterako, kalean elkarteen postuak egoteaz gain, goiz osorako egitaraua antolatu dute.
Aste honen bidez, herrian dauden elkarte ezberdinak ezagutzera eman nahi dira, beste behin, eta atzoko prentsaurrekoan azaldu zutenez, “jende berria elkarteetara inguratzeko ere” baliatu nahi dute.
XII. Boluntario Asteko egitaraua:
-Irailaren 30etik urriaren 4ra. Emakumeak, garapenaren protagonista erakusketa La Sallen. Gazteak eta Garapera GKEak antolatuta. Honi lotuta, La Salleko ikasleek Emakumeak, garapen protagonista unitate didaktikoa landuko dute.
-Urriak 1. Ipuin kontaketa: munduko ipuinak 17:30etik 18:30era Txelotxe ludotekan.
-Urriak 2. Hitzaldia: Kolonbia, leku-aldatze behartua bizi duten emakumeen egoera, Asmuben 18:30ean.
Informazio kanpaina: Alkohola ezagutzen al dugu? plaza azpian 19:00etatik 20:30era.
-Urriak 3. Zine foruma. Pink Saris mugimenduaren filme-dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua: Ezkontza goiztiarrak eta eskubideen urraketa (Early marriage) Igartza jauregian 19:00etan.
-Urriak 5. BOLUNTARIO EGUNA. Egun osoan zehar ekintzak eta elkarte ezberdinen standak Gernika pasealekuan.
Horrez gain, afari solidarioa egingo dute Beningo Manta herriko barnetegiarentzat dirulaguntza lortzeko. Txartelak Herriak Elkarlanean erakundearen dendan eta boluntario egunean bertan bidezko merkataritzako postuan egongo dira salgai. Afaria plaza azpian izango da.
-Urriak 12. Bollywood Raat Ki Rani konpiniaren Indiako dantzen doako ikuskizuna, Igartza jauregian 19:00etan. Haurralde fundazioak antolatuta.