
Segurako Kortaberri auzoko bizilagunek eta herrigunean bizi diren herritar batzuek iturri berria egin dute Santa Barbara baselizan. Gainera, ermita barruan parrilla bat eta pertxa batzuk jarri dituzte. Lehengo iturria «egoera txarrean» zegoela eta ez zuela mendiko iturrien itxura aipatu dute auzolanean aritu diren herritar hauek. Berriari Segurako armarriko zortzi puntako izarra jarri diote: baskoien izarra, hain zuzen ere.