Hondakinen bilketaz herri batzarra egingo dute, gaur, Araman
Aramako Udalak herri batzarrera dietu ditu herritarrak, hondakinen bilketa sistema berria aurkezteko eta hala badagokio oniritzia emateko. Bilera gaur 19:00etan da, udaletxe berrian. Bilketa-modu berria begi onez ikusten bada, «berehala» jarri nahi du udalak indarrean, Sasietaren bidez.