Zegamako mendizaleak, Pirinioetan
Zegamako Amezti elkarteko mendizaleak Pirinioetan egon dira asteburuan. Larunbat arratsaldean Zegamatik irten eta Siresara joan ziren. Bertan gaua igaro ondoren, igandean mendi ibilaldia egin zuten. Eguraldi bikaina lagun, Oza oihanetik, Atxerito lakura eta Puerto de Palora joan ziren. Handik Oza oihanera itzuli ziren. Taldeko beteranoak beheko pagadi eta pinudietan ibili ziren eta perretxikoak bildu zituzten.