Beasaingo gobernu taldeak Herriraren aldeko mozioa onartu du eta oposizioaren "boikota" salatu du
Beasaingo gobernu taldeak, Bildu eta Aralarreko zinegotziak osatua, Herriaren aurkako operazioa salatzen duen mozioa onartu zuen atzo arratsaldean egin zuten ez ohiko osoko bilkuran. Oposizioko alderdiek ez zuten osoko bilkuran parte hartu eta gobernu taldeak “boikota” salatu du. “Beasainen ere EH Bildu eta EAJ ados jarri gara mozio bateratua aurkezteko, baina oposizioko alderdi guztiek, EAJ barne, osoko bilkurara etortzeari uko egin diote, euskal gizartearen sentiberatasunari bizkarra emanez”. Gobernu taldearen iritziz, oposizioko alderdiek egin dutena “arduragabekeria” da eta “herri honetan sentitu denari burla egin diote”. EAJ bereziki kritikatu dute. “Aurpegia eman behar denean ez emateak, susmo gehiegi pizten ditu. Udaletik irmo jarraituko dugu bake eta normalizazio politikoa ekarriko duen eszenatoki baten alde lanean. Bide horretan ez daudenek azalpenak eman beharko dituzte”.
HERRIRA_mozioa