Boluntario Eguna ospatu dute Beasainen
Gaur goizean Boluntario Eguna ospatu dute Beasainen. 24 elkartek euren lana ezagutzera eman dute: Nagusilan, Gurutze Gorria, Asmube, Alkoholiko Anonimoak, Txolarte, Esku Batuak, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Haurralde, Bategite, Taupadak, Gazteak eta Garapena, Bakerako Lankidetza Batzarra, Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea, Osasun Pastorala, Caritas, Txilibutxof, Herriak Elkarlanean, Odol-emaileak, Elan-Euskadi, Fisic, Baltistan Fundazioa, Mundubat, AMS Mundu Solidarioa eta SAADA Sahararen aldeko elkarteak.
Hauek guztiek postuak jarriko dituzte Gernika pasealekuan. Gainera, haurrentzako puzgarriak, erakusketa, tonbola solidarioa, ipuin kontaketa saioa eta txapak egiteko tailerra egon dira. Patata tortilla lehiaketa ere egin dute. Eguerdian Beasaingo elkarte beteranoena, Aranealde, omendu dute.