![IMG_0428](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/10/IMG_0428.jpg)
Jon Erguin beasaindarra eta Amaia Lukin nagusitu dira Arriarango mendiko duatloian. Gizonezkoen artean Luis Mari Urizarrek egin du bigarren eta Unai Yusek hirugarren. Emakumezkoen artean, bigarrena Saioa Olite izan da eta hirugarrena Laura Perez. 93 lagunek eman dute izena. Parte hartzaileek 4,2 kilometro osatu dituzte korrikan, ondoren 13,5 mendiko bizikletarekin eta bukatzeko beste bi korrikan. Eguraldiak ez du batere lagundu.
Arriarango duatloia – Sailkapen orokorra