Atzo Zaldibiako Santa Fe jaiak hasi ziren. Hasteko, kalejira egin zuten, mondeju gaiak biltzeko. Ondoren, jaien hasiera ekitaldia eta aldarrikapen ekitaldia egin zituzten. Iztueta dantza taldeak, danbor jotzaileek, txistulariek eta Gauerdi txarangak parte hartu zuten. Mondeju dastaketa ere egon zen eta Imuntzo eta Belokik kontzertua eskaini zuten. Gaur mozorrotuen eguna ari dira ospatzen. Goizean, Iztueta dantza taldearen eta Laguntasuna errondailaren emanaldiak egon dira.
Santa Fe jaien egitaraua
Larunbata, urriak 5. Mozorrotuen eguna
- 17:00. Mozorro-festa eta haurren jaialdia.
- 18:30. Pilota partidak.
- 20:30. Herrira manifestazioa.
- 23:00. Itziarren Semeak taldearen kontzertua.
- 01:00. Argilaurdenak taldea.
Igandea, urriak 6. Santa Fe eguna, eta kuadrillen eguna
- 11:00. Txistularien goiz eresia.
- 11:00. Meza.
- 11:45. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Nerea Elustondo.
- 12:00. Herriko trikitilariak.
- 14:30. Bazkaria, plazan.
- Bazkalondoan. Jundajo txaranga. Kuadrillen jokoak.
- 23:00. Tximeleta taldea.
Astelehena, urriak 7
- 11:00. Zezenak eta pottokak, Gorritirekin.
- 12:00. Hamaiketakoa, jubilatuentzat. Ondoren kalejira, Zaldibiako trikiti eskolakoekin.
- 16:00-19:00. Puzgarriak, Irrien Lagunenak.
Asteartea, urriak 8
- 13:30. Haurren bazkaria.
- 16:00. Haur jolasak.
- 18:00. Pilota eskolako kideen partidak.
Urriak 12, larunbata. Aske eguna
- 10:00. Haur jolasak.
- 11:30. Herri kirolak: Zaldibiako eta Idiazabalgo taldeak.
- Ondoren. Trikiti, dantza eta bertso poteoa.
- 14:30. Herri bazkaria, plazan.
- Iluntzean. Ekitaldia.
- 23:00. Egurra ta Kitto eta Guri5! taldeak.