Ion Telleria: "Hemen ez daude terroristak, 40 gazte baizik"
Berria.info- Hasi da Euskal Herriko gazte mugimenduaren aurka inoiz egin den epaiketarik handiena. Berrogei gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henaresen duen egoitzan, Segiko kide izate hutsaren akusaziopean. Seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak —denera, 240 urtekoa—, batik bat, inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Hiru saio egingo dituzte, goizeko 10:30ean hasita, gaur, bihar eta etzi. Ondoren, azaroaren 25, 26 eta 27an, eta abenduaren 9, 10 eta 11n daude jarrita auzi saioak, baina gehiago ere izan litezke. Auzipetuen artean daude Ion Telleria idiazabaldarra eta Xumai Matxain zaldibiarra.

Ion Telleria idiazabaldarra izan da deklaratu duen aurrenekoetako bat. Beraien kontra aurkeztu dituzten dokumentuei “froga” deitzea “eskuzabala” dela esan du, eta gaineratu auzipetuen “jarduera politikoa frogatu nahian” ari dela epaimahaia, ez jarduera hori delitua dela: “Hemen ez daude terroristak, 40 gazte baizik”. Halaber, ohartarazi du jada existitzen ez den erakunde bateko kide izateagatik epaitzen ari direla.
Gazteak areto barruan zirela, puxika batzuk puztu eta aireratu dituzte, eta guztiak bertatik egotzi ditu epaileak. Berriro sarrarazi dituzte gero, eta ekin diote epaiketari. Auzipetuetako lau ez dira epaiketara agertu: Unai Ruiz, Goizane Pinedo, Irati Mujika eta Idoia Iragorri. Mezu batean adierazi dute Auzitegi Nazionala ez dela “inor” euskal herritarrak epaitzeko, eta epaileentzat errudun direla uste dute.
- GoiBerri aldizkariak epaiketen inguruan argitaratu duen erreportajea.