Edoskitze asteko argazki lanak Ataunen jarri dituzte erakusketan
Irriargi elkarteak aurreko astean Beasainen ospatu zuen edoskitze astea, eta tartean argazki lehiaketa egin zuten. Amagandiko edoskitzea erakutsi, indartu eta bultzatu nahian, ehun-bat argazki jaso zituzten. Aste honetan Ataunen ikusi ahalko dira, Herri Antzokian erakusketa atondu dute eta, igandera arte (asteazkenean itxita egongo da). Saritutako argazkiak ere bertan egongo dira.
Honako ordutegia du erakusketak:
- gaur (asteartea, urriak 15): 18:00-20:00.
- osteguna: 17:00-20:00.
- ostirala: 17:00-19:00.
- larunbata eta igandea: 11:00-13:00.