Garikoitz Bravok 10. bukatu du Pekingo Itzulia, Euskaltelen azken lasterketan
Garikoitz Bravo txirrindulari lazkaotarrak gaur parte hartu du Euskaltel-Euskadi taldearekin azkeneko lasterketa ofizialean. Taldearen agurreko proba izan da Pekingo Itzulia (Txina). Gaur bukatu da, eta euskal ekipoak agur esan dio txirrindularitza profesionalari. Bravok, bukaerako aukeran, lan bikaina egin du Pekinen. Sailkapen orokorrean 10. postua lortu du.
Bost etapako itzulia Pekingoa, eta gaur bukatu da. World Tour maila goreneko itzulia da, eta Txinako probarekin agortu da denboraldia. Beñat Intxausti euskal herritarrak (Movistar) irabazi du itzulia.
Atzo, Yanqing eta Mentougou arteko etapa gogorrenean (150,5 kilometro), 12. postua lortu zuen lasterketan, sailkapen nagusian 10. lekura igo zen Bravo. Gaur, Tiananmen plazatik Txoriaren Habia estadioko plazarainoko tramiteko azken etapa —esprintean bukatu da— ongi kunplitu du, eta top ten-en geratu da. Sasoi oso onean dago Garikoitz, eta halaxe ari da erakusten”, esan du Igor Gonzalez de Galdeanok itzulian zehar.