Altzagan eta Araman ur eta zabor tasen kobrantza
Altzagako eta Aramako udalek bi zerbitzuren gaineko tasak kobratuko dituzte. Altzagan, aurtengo bigarren seihileko zabor bilketa eta ezabaketa tasa, eta uztailetik irailera arteko ur hornidurarena kobratuko dituzte, baita estolderiaren urte osokoa ere. Araman, aurtengo urteko zabor tasa, eta hirugarren hiruhileko uraren zenbatekoa ordaindu behar dira. Azaroaren 30era arte da epea bi udalerrietan.