Zumarragako EH Bildu koalizioak batzar irekia egingo du etzi
Xabier Barriola (Legazpi, 1952) Bildu koalizioko bozeramailea da Zumarragako udalbatzan, eta berak EH Bilduren izenean batzarrean hizpide izango dituzten gaien berri eman du. Batzarra 11:00etatik 13:00etara izango da Zelai Arizti kultur etxean. Barriolaren arabera, "Orain artekoaren balorazio egin nahi dugu zumarragarrekin batera eta aurrera begirako estrategien zein ekimenen inguruko gogoeta egiteko asmoa daukagu".