Ampo Ordiziak mendean hartu du Getxo Artea Altamiran
Atzo jokatu zuen Ampo Ordiziak denboraldiko bigarren derbia Altamiran. Getxo Artea talde bizkaitarra zuen aurkari Ampok; 19-18 irabazi zuen. Ordiziako taldea gero eta indartsuago dago ligan elkarren atzetik garaipenak lortuz. Pare parean aritu ziren bi taldeak nor baino nor partida guztian zehar, nahiz eta azkenean goierritarrak garaile izan.
Lehenengo zatian Ordizia nagusi izan zen. “Baloi eta lurraren jabetza erabat gipuzkoarra zen, baina azken uneko akatsen ondorioz, markagailua ez zen apenas mugitzen”, diote klubetik. Atsedenaldira iritsitakoan markagailuak 19 eta 11koa jaotzen zuen, Altamiran erasoko punta extra poltsikoan ikusten zuten.
Atsedenaldiak, baina, ez zion onik egin etxeko taldearen, bigarren zatian ez baitzuen punturik lortu. Getxo Artea, tranformatutako entseguari esker 19 eta 18 gerturatu zen markagailura. Azkenean, bonusaren ordez, garaipenarekin “konformatu” ziren ordiziarrak.