Carlos Urquijok Zeraingo Burdinaren Mendian egindako berreskuratze lanak inauguratuko ditu
Bihar, 11:00etan, Zeraingo Burdinaren Mendian egindako berreskuratze lanak inauguratuko dituzte. Hainbat elementu Espainiako Sustapen ministerioaren laguntzarekin jarri dira balioan. Hori dela eta, inaugurazio ekitaldian Carlos Urquijok parte hartuko du, Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen delegatuak. Joxe Manuel Oria Zeraingo alkateak eta Pilar Martinez Espainiako Gobernuko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru zuzendariak ere parte hartuko dute.