Kultura arloan aste mardula dute Legorretan, lau ekimenekin
Kultur astea asteazkenean hasiko da, Legorretan. Igandera bitartean, tailerrak, ikus-entzunezko emanaldiak, buruhandien kalejirak, kantu-jira, ibilgailu zaharren erakusketa nahiz herriko mus txapelketa izango dira, besteak beste. Baina, kutur astearen egitarauaren batera, beste hiru ekimen aipagarri ere antolatu dituzte legorretarrek: Legorparty informatikazaleen topaketa (ostiral goizetik igande iluntzera), Elkartasun Azoka (ostiralean 11:00etatik 14:30era), eta Aitzol Aramaio zinema-zuzendari bizkaitar zenaren omenezko II. Film Laburren Lehiaketa (larunbat gauean da lan hautatuen emanaldia eta sari banaketa, zineman).
Film laburren lehiaketari dagokionez, antolatzaileek izena emateko epea luzatu egin zuten, eta atzo bukatu zen. Elkartasun azokan, berriz, legorretarrek doan eman dituzten gaiak salduko dituzte, eta bildutako dirua garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak burutzeko bideratuko dute.
EGITARAUA
Asteazkena, urriak 23
- 17:00. Memoriaren lanketa tailerra, udaletxean. Lahar elkartearen eskutik. Lehen saioa.
- 17:30. Pello Añorga ipuin kontalaria, liburutegian (lau urtetik gorako haurrentzat).
- 19:00. Buruhandiak.
- 19:30. Kantu-jira, udaletxe aurretik abiatuta, Elekunekin.
- 17:00. Memoriaren tailerra. Bigarren saioa.
- 19:00. Buruhandiak.
- 19:30. Bideo-foruma, PAZ erakundearen eskutik: El Salvador, ernaltze unetik ekinda, udaletxean.
- 09:00. Legorparty informatikazaleen topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga kultur etxean.
- 11:00-14:30. Elkartasun azoka.
- 2300. Legorretako XIX. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean.
- 11:45. III. Kaleko atletismo erakustaldia.
- 13:00. Pote, igel eta toka txapelketak, jubilatuentzat.
- 20:00. II. Aitzol Aramaio film laburren lehiaketako lanen emanaldia eta sari banaketa, Herri Zineman.
- 10:00-18:30. Ibilgailu klasikoen II. topaketa, Kale Nagusian. 11:30, partaideentzat hamaiketakoa; 14:00, bazkaria Bilkoin elkartean; 18:00, sari banaketa.
- 20:00. Legorparty topaketaren amaiera.