Dorleta Armendariz Ordiziako atletak Euskadiko marka gainditu du
Larunbatean jokatu zen Zorrozan, Bilbon, EAEko jaurtitzaileen lehiaketa. Bertan, Txindoki-Jaso atletismoa taldeko kirolariek “erakustaldi bikaina” egin zuten Odei Lopezen gidaritzapean. Nesketan Dorleta Armendariz atleta nabarmendu zen. Mailu jaurtitzen (3kg) bere marka pertsonala eta Euskadiko marka gainditu zituen 50:87 jaurtiketarekin. Pisu jaurtitzen (2kg) bigarren izen zen 8:78ko jaurtiketarekin; diskoarekin (800gr) garaile 21:11 neurriko jaurtiketarekin eta laugarren jabalinarekin (500gr) 12:05ekin. Dorleta Oyarbide, bestalde, bigarren izen zen mailuarekin 43:17ko jaurtiketarekin; bosgarren pisuarekin 5:22 markarekin; bosgarren diskoarekin 15:40rekin eta seigarren jabalinarekin 5:10ekin. Amets Gurrutxaga atletak ere erakustaldi bikaina egin zuen. Hirugarren izan zen mailu jaurtitzen 36:81 markarekin; laugarren pisuan 7:17rekin; hirugarren diskoarekin 17:85eko jaurtiketa eginda eta bosgarren jabalinarekin 8:77ekin.
Mutil kadeteetan Gari Garmendia nabarmendu zen Bilbon. Garaile izan zen pisu jaurtitzen (4kg) 15:78ko jaurteketa egin eta marka pertsonala hobetuz. Bere entrenatzaile Odei Lopezek jarria duen markatik 5cm-ra geratu zen Garmendia. Lehena izan zen jabalinarekin (600gr) ere 44:51ko jaurtiketa eginda; hirugarrena diskoarekin (1kg) 31:35ekin eta lehenego mailuarekin (4kg) 34:83 jaurtiketarekin. Joseba Berasain, bestalde, bigarren izan zen pisu jaurtiketan 13:60 marka pertsonalarekin; bigarren diskoarekin 31:90 eta bigarren mailuarekin 24:85 markarekin.