Bihar hasiko den Jazpana jaialdi rural-postmodernorako azken lanak egiten dabiltza antolatzaileak. Gaur arratsaldeko 15:00etan karpa eta beste hainbat gauza muntatzeko boluntarioei dei berezia egin diete antolatzaileek, "denen eskuak beharrezko izango direlako". Gaurko eguna "egun polita" dela dio Alvarezek, "orain arte buruan ibili dituen asmoak eta eginbeharrak gutxika egiten hasi" delako. Karpa muntatzen pasako dute gaurko eguna antolatzaileek.
Zumarraga-Urretxu Aurreko astean hasi ziren Madrilen 40 gazte euskaldunen kontrako eta 110 herriko tabernaren zein elkarteren kontrako epaiketak. Urretxuko Aldiri taberna eta Zumarragako Amalur elkartea 110 elkarte horien artean daude, eta, horrenbestez bietako arduradunak Madrilera deituta daude. Epaiketa hauen bidez, «zigortu» nahi dituztela esan dute bi elkarteetako ordezkariek atzo Amalurren kanpoaldean egindako agerraldian.
Autismoa duten pertsonak eta beren senideak biltzen dituen Gautena elkartearen egoitza ireki dute Zumarragan. Gaur inauguratu dute. Nafarroa plazan kokatu dute Zumarragako Udalak utzitako lokal batean, eta Goierriko 60 familia ingururi zerbitzua ematen die jada.