Herriko tabernen epaiketarekin «zigortu» nahi dituztela diote Aldiri eta Amalur elkarteetako arduradunek
Zumarraga-Urretxu Aurreko astean hasi ziren Madrilen 40 gazte euskaldunen kontrako eta 110 herriko tabernaren zein elkarteren kontrako epaiketak. Urretxuko Aldiri taberna eta Zumarragako Amalur elkartea 110 elkarte horien artean daude, eta, horrenbestez bietako arduradunak Madrilera deituta daude. Epaiketa hauen bidez, «zigortu» nahi dituztela esan dute bi elkarteetako ordezkariek atzo Amalurren kanpoaldean egindako agerraldian.