Lazkaoko kiroldegiak ohi bezala emango du zerbitzua bihar
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian ohiko ordutegia izango dute, bihar (ostirala), euskal estatutuaren festa egunean. 07:00etan ireki eta 21:00etan itxiko dute. Ikastaroak ere normal emango dituzte, egunari dagozkionak. Udalak ere normaltasunez lan egingo du.